XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abestu egiozue Jaunari kanta barri bat,
abestu Jaunari, lur guzti orrek;
abestu Jaunari, onetsi Aren izena,
iragarri egunero Aren garaipena
.

Azaldu erriai Aren aintza,
atzerri guztiai Aren mirariak:
Jauna aundia ta guztiz goragarria da-ta,
jainko guztiak baiño bildurgarriagoa
Izan be, jentillen jainkoak itxurakeri uts dira;
Jaunak, ostera, zerua egin dau;
dedua ta aunditasuna doaz aren aurrean,
indarra ta edertasuna dagoz Aren jauretxean
.

Goratu Jauna, errietako sendiok,
goratu Jaunaren aintza ta indarra,
goratu Jaunaren izenaren aintza,
sartu Aren aterpeetan opariak ekarriez;
auspaztu zaiteze Aren aurrean aterpe santuan,
jarri daitela ikaraka lur osoa Aren aurrean
.

Esan egiezue erriai Jauna da errege,
Berak sendotu eban lurra, eta ez dau zirkiñik egingo;
Bera da errien agintari zuzena
Poztu bedi zerua, alaitu lurra,
asi bedi burrundaraka itxasoa ta bertako dana;
asi bediz goraka landak eta bertan dagoan guztia,
poztu daitezala basoko zugatzak,
Jaunaren aurrean, ba-dator-eta,
lurreko nagusi izatera dator-eta
artez aginduko dau lurbiran,
eta zintzotasunez errietan
.

Jainko, nire argiaren osasun ori!.

Egidazu zuzenbidea, Jainko, egin nire alde auzian,
erruki bagariko gizataldearen kontra;
gorde nagizu gizon maltzur eta gaiztoagandik
.